Irakurketaren bitartez kalera atera dezakegu,zergatik ez?
- larrabetzuko liburutegia
- Apr 16, 2020
- 1 min read
Updated: Apr 20, 2020
Jakina denez, Larrabetzuko udal liburutegia itxita dago COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz. Konfinamenduan irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleen, udalaren eta liburutegiko arduradunen eskura liburuak jartzeko, blog hau jarri dugu martxan. Literaturaren abantailetako bat da irudimenarekin bidaiatu dezakezula, inoiz ikusi ez dituzun leku urrunetara joan zaitezkeela edo beste aurpegi bat erakutsi dezakezula. Deskubritu egoera hau zure gustuko liburuak irakurtzeko edo berriak aurkitzeko. Astero gomendioak ematen saiatuko gara eta irakurketari bultzada bat emango diogu. Animo! Denon artean lortuko dugu! Etxean geratu gara!

Comments