100 Kontu Ondo Ezagutzeko Janaria (Gomendioa) 8 urtetik aurrera
- Larrabetzuko Liburutegia
- May 31, 2020
- 1 min read

Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 gauza biltzen ditu janariari buruz jakiteko: 40.000 erle behar dira sagasti bat sagarrez betetzeko; gizakiek marrazo gehiago jaten dituzte, marrazoek gizakiak baino; %50eko aukera duzu brokolia gorrotatzeko; fruitu gorriak jateak bihotzaren osasunari laguntzen dio… Janariaren gaia hobeto ulertzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, janariaren inguruko jakinmina asetu nahi duten helduentzat ere.
Comments