top of page

Elmer (ipuin kontaketa) 3-6 urte.

  • Writer: Larrabetzuko Liburutegia
    Larrabetzuko Liburutegia
  • Apr 28, 2020
  • 1 min read

Elmer, elefante koloretsua da, patchwork moduan. Ohiko elefanteek ez bezala, bere azalak ortzadarrak bezain kolore biziak ditu. Alaia, atsegina eta gozoa da, inozoa eta txantxazalea. Elmer dibertigarria eta desberdina izanik hainbat abentura bizi ditu bere lagunekin, familia kideekin, beste animaliekin eta zenbait fenomeno metereologikoekin.

Pertsonaiaren eraikuntza kontakizunean zehar dauden beste pertsonaien kontrakoa da. Elmer da istorioan zehar izena, koloreak eta izaera zehatza duen elefantea. Teknika hau oso baliagarria suertatzen da haurren arreta erakartzeko. Izan ere,  kontrasteak dituzten objektu edo pertsonaiengatik erakarriak sentitzen dira. (Llach y De Ribor, 2010).

Elmerren izaerak, enpatiarako bidea errazten du; alaia, dibertigarria, txantxazalea… Adin hauetan, animaliak pertsonifikatu egiten dituzte eta gizakien ezaugarriak atxikitzen dizkiete. Ondorioz, Elmerren sentimenduak eta bizipenak hobeto ulertzen dituzte.

Kontakizunak, emozioak identifikatzeko bidea ere zabaltzen du. Elmer, batzuetan, triste sentitzen da eta, beste batzuetan aldiz, pozik. Bi alde hauen arteko tentsioak pertsonaiari haurrarekiko gertutasun emozionala ematen dio. Elmerren bitartez, haurrak egoera pertsonaletan esperimentatutako emozio ezberdinak identifikatzeko gai dira.


Elmer es un elefante especial, diferente; no es color elefante, no es gris como el resto de los componentes de la manada. Su piel es de muchos y preciosos colores: amarillo y anaranjado y rojo y rosa y morado y azul y verde y negro y blanco. Elmer es muy divertido. Es un cuento muy adecuado para trabajar las emociones y la empatía.



Komentar


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page