top of page
  • Larrabetzuko Liburutegia

Etxera bidean (Gomendioa)


Garralda (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen iloba lehenbizikoz Euskaraz mintzatu zitzaiolarik. Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa, jatorriz zegozkion hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartuta, haien berreskurapenean murgildu zelarik.

Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar, Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengana ere hedatu zirelakoz urtetan. Mintzaira ikasten, historia ezagutzen, herri kultura baloratzen… galdutakoaren bila, 70eko hamarkadan, aetz gazte multzo bat abiatu zeneko sentimenduak nahas-mahas ageri dira narrazioan: ez izatearen minetik aurkikuntzaren bozkariora, ezjakintasunaren ahalketik errudunen kontrako suminera, behartutako etena gauzatu zuen belaunaldiarekiko haserretik, haren aldeko miresmen mingotsera, ezagutu eta pairatu zuenagatik…

Bidenabar, Xamarren kontakizun autobiografiko honetan, topikoak hausten dituen Aezkoa ibar liberal eta antiklerikala ezagutuko dugu, Orbaizetako arma-olaren historian gara murgilduko, bertan finkatutako estatu-mugaz gaineko harremanetan barneratuko eta, tamalez, abantxu betikoz galdurik den bertako Euskara dugu dastatuko.

Funtsean, bortuetako Euskal Herri ezezagun horretan barna bidaia argigarri bat egiteko gonbidapena.


Aurkezpenaren bideo:


0 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page