top of page
  • Writer's pictureLarrabetzuko Liburutegia

Malen labirinto madarikatuan (gomendioa) 12 urte.

Labirintoa zen, duela gutxi arte, Igeldoko Jolas Parkeko atrakziorik arrakastatsuena. Gero, zurrumurrua zabaldu zen, Donostian desagertu ziren pertsona batzuk hantxe galdu ote ziren, labirintoan sartu eta ez zirela handik sekula atera, madarikatua zegoela labirinto hura, erokeria zela han sartzea... Egun batean, kalean asper-asper eginda daudela, Igeldora igo eta labirintoan sartzea proposatu die Malenek lagunei. Inork ez du horrelakorik nahi, jakina, baina Malen burugogorra da, oso, eta bera bakarrik joatea erabaki du. Han barruan, hainbat pertsonaia bitxirekin egingo du topo, eta lanak izango ditu irteera aurkitzeko... Malenen ibilera eta abelera horien guztien berri, jolas parkean umeak garraiatzen aritutako pottoka zahar baten ahotik jakingo du irakurleak, berak kontatzen baitu Malen eta labirinto madarikatuaren kondaira.




0 views0 comments
bottom of page