Nola dastatu ilargia? (ipuin kontaketa)
- Larrabetzuko Liburutegia
- Apr 20, 2020
- 1 min read
Ipuin ez sexista
Klasikoa
Inteligentzia eta bestelako gaitasunak ez dira aspektu fisikoagatik neurtzen. Argi utzi behar diegu haurrei fisikoa ez dela gure inteligentzia eta gaitasunen isla. Fisikoa alde batetik doa eta inteligentzia eta bestelako gaitasunak bestetik joan daitezke. Bidegabekeria handia da pertsonak beren kanpoko itxurarengatik bakarrik baloratzea. Fisikoa ez da indarraren isla, edo indarra beti ez da fisikoa. Laburpena: Animaliek ilargia dastatu nahi zuten, geza ala gazia ote zen jakiteko. Inork ez zuen lortzen ilargia dastatzerik, baina egun batean saiakera berri bat egitea erabaki zuten. Dordoka, elefantea, jirafa, zebra, lehoia, azeria, bata bestearen gainean jarri, eta azkenean xaguak haginkada batean ilargiaren zatitxo bat hartu zuen.
Larrabetzun eta beste hainbeste liburutegietan arrakasta izugarria duen ipuina dugu hau.
Nola dastatu ilargia? es un cuento con mucho éxito en público infantil.
Comments