top of page

Pantaleon eta Bisitariak (Gomendioa)

  • Larrabetzuko Liburutegia
  • Jun 2, 2020
  • 1 min read

Oihanean bakartutako soldaduen sexu-grinak asetzeko, profesionalen konboi sekretuak hasiko dira ibiltzen Peruko Amazonian barrena, eta, Pantoja kapitainaren izaera metodikoari eta antolatzaile-senari esker, halako arrakasta lortuko dute, non armada osoa eta gizartea bera jarriko baitute pil-pilean eta hankaz gora.

Kontamolde berritzaile, askotariko eta freskoa erabiliz –gutunak, txostenak, prentsa-zatiak eta elkarrizketa gurutzatuak zuzenean sartuz–, algara pizten duen fartsa bat eraiki du egileak, maisuki eraiki eta garatua, aldi berean hipokrisia sozialaren kritika zorrotza egiten duena.

Comments


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page