Sentipuinak bilduma (Gomendioa)
- Larrabetzuko Liburutegia
- May 7, 2020
- 3 min read

PINPIÑE
Pinpiriñe oso harro zegoen bere edertasunarekin. Hegan ibiltzen zen batetik bestera mundu guztiak bere hegalei erreparatzea nahi zuelako. Behinola, paseoan zebilela, gnomo bat ezagutu, eta iritziz aldatu zen.
Harrokeriari buruzko ipuin bat. Irakurle hasiberrientzako.

ZUBIBERAKO ZUBIA
Zubiberako zubizaina zakarra zen zubia pasatu nahi zuten guztiekin. Txoriak, untxiak, sugandilak edo jendea izan, zubizainari berdin zitzaion. Adeitasunari buruzko ipuin bat.

SUGOITXOREN AMETSA
Sentipuinak bildumako liburu honek lotsaz eta aurreiritziez dihardu. Protagonista herensuge bat da, eta gurasoak imitatu nahian hasten denean, denek barre egingo diote. Gurasoek zer urrats eman behar dituen zehaztuko diote, baina berak beste gauza batzuk egiten hasi nahiko du. Haien borondatearen aurka egin beharko du, baina, azkenean, bere ametsak beteko ditu, eta gurasoek onartuko dute bestelako semea izatea.

TIMUTI JIRAFA
Timuti jirafak lagun gutxi zuen sabanan, burutik behera begiratzen zielako denei eta mespretxuz tratatzen zituelako. Animaliak Timutirengandik aparte ibiltzen ziren, berari ez entzutearren. Timutik burla egiten zien, harik eta egun batean…
Emozioak sentitzeko ipuinak.
GAITZESPENARI BURUZKO IPUIN BAT

TXINAKO LOREONTZI BAT
Txinako loreontzi bat, oso antzinakoa, nekazari pobre baten txabolan bizi zen. Baina egun batean saldu egin behar izan zuten, eta merkatari batek erosi zuen. Hala ere, loreontzia batetik bestera ibili zen, harik eta…
Beldurrari buruzko ipuin bat. Irakurle hasiberrientzako.

ERLANTZEN IZARRA
Emozioak sentitzeko ipuinak. Kristalur izeneko planeta batean, bazen herri bat izarrekin hitz egiten zuena. Haur batek zazpi urte betetzen zituenean, jai handia ospatzen zuten Kristalurren. Haur horrek izar bat aukeratu, eta harekin komunikatzen ikasi behar zuen. Erlantz urduri zegoen. Gau hartan bere urtebetetze-festa egingo zuten, eta izarra aukeratu beharko zuen... Norberaren buruarekiko konfiantzari buruzko ipuin bat.

AUSARTEN KLUBA
Samuel indartsuagoa zen bere gelako neska-mutilak baino, eta uste zuen arazoak indarrez konpontzen zirela. Baten batek egiten ez bazuen berak agintzen zuena, Samuelek ukabilarekin mehatxatzen zuen. Haur askok beldurra zioten Samueli, baina Alanek ez.

ZEUREA DA ERRUA
Ahizpak ziren Marisaltotxiki eta Brinkoleta urtxintxak. Udan jolasean ibili ziren, baina udazken hotza iristean, denbora gehiago eman behar izan zuten habian. Marisaltotxikik Brinkoleta gaixoari botatzen zion gauza guztien errua eta…

PRINTZESA AUSARTA
Lilia printzesa gurasoekin bizi zen gaztelu handi batean. Behinola, gurasoak bidaian abiatu ziren eta Lilia bakarrik geratu zen. Orduantxe ezagutu zituen gazteluko gela debekatua eta Pentakis aztia.

ADARBAKAR URDINA
Jurgiri izugarri gustatzen zitzaizkion Piarresek kontatzen zizkion istorioak, beti ere irudimena hegan jartzen ziotelako. Halaxe izan zuen adarbakar urdinaren berri, eta harekin ametsetan hasi zen.

IZAR-LAPURRA
Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardarka Egunak laburtu egin ziren, gauak luzatu, eta lorategia atseden hartzeko prestatu zen. Bitxilili oso lore jakinguratsua zen eta elurra ikusi nahi zuen.

LORE ABENTURAZALEA
Enekok lagun min kutuna zuen Katixa, eta beti saiatzen zen zenbat maite zuen erakusten. Egun batean, Katixak galdetu zion ea beragatik zer egiteko prest zegoen, eta Enekori bururatuzzitzaion Ilargia oparitzea. Horregatik, gauean, Ilargiarekin hitz egitera igo zen zerura.

LATA BATEN GORABEHERAK
Lata baten gorabeherak kontatzen dira ipuin honetan. Hasieran, tomate-lata bat zen, baina gero, pilota, itsulapikoa, potoa eta abar bihurtu zen. Lata hura jabez jabe eta etxez etxe ibiltzen zen, pozik beti.
ILUSIOARI BURUZKO IPUIN BAT

HARTZ MARMARTIA
Emozioak sentitzeko ipuinak. Bitxia zen basoan gertatzen ari zena. Anartz hartza atsegina zen lehenago, baina azken aldian umore txarrez zegoen, beti marmarka eta oihuka. Basoko animaliek batzarra antolatu zuten Anartzen arazoa zein zen argitzeko. Haserreari buruzko ipuin bat.

KOXKOR KALE-TXAKURRA
Koxkor txakur zahar eta gaixoa kalean bizi zen. Ametsa zuen jabea izatean, elkar maitatzeko. Gau batean, lagunek Koxkorri laguntzea erabaki zuten eta…

NEU NAIZ HANDIENA
Poli apoa gurasoekin eta neba-arrebekn bizi zen urmael batean. Baina ez zen pozik bizi, uste zuelako gurasoek kasu gehiago egiten zietela neba-arrebei berari baino. Konponbide bat aurkitu zuen, baina…

ZIZTULI ETA PANTXINET
Ziztuli eta Pantxinet bi sugandila ziren, oso desberdinak. Ziztuli ez zen geldirik egoten, beti hara eta hona, oso urduri. Haren ustez, geldirik egotea denbora galtzea zen. Pantxinet, ordea, ez zegoen ados…

XIRTO ETA ERREGE HITZONTZIA
Xirtoren historia da hau, Ozeano Bareko uharte batean bizi zen kamaleoi batena. Ez zen beste kamaleoiak bezalakoa, ezen kolorea aldatzeaz aparte, entzuten ere bazekien. Beste inork entzuten ez zituen gauzak kontatzen zizkioten. Xirtoren ospea errege baten belarrietara iritsi zen, eta…

ZER DUZU, MATXANGUS?
Tarimaneko oihanean, tximino familia zabala bizi zen. Tximinoek bazituzten, batetik, lan egiteko uneak, eta bestetik, ondo pasatzeko uneak. Baina ondo pasatzeko uneetan, Matxangus adar batean geratzen zen, pentsakor, lagunak saltoka jolasean edo ibaian plisti-plasta zebiltzan bitartean.

EHUNZANGO DANTZARIA
Mitxoleten zelaian animalia asko bizi ziren, eta elkarri laguntzen zioten lagun onak zirelako. Ehunzangoa aparta zen jaiak alaitzeko, oso dantzari trebea zelako. Egun batean, apo beldurgarriak bere jaian dantzan egiteko eskatu zion ehunzangoari.

OPARI HARRIGARRI BAT
Mitxoleten zelaian animalia asko bizi ziren, eta elkarri laguntzen zioten lagun onak zirelako. Ehunzangoa aparta zen jaiak alaitzeko, oso dantzari trebea zelako. Egun batean, apo beldurgarriak bere jaian dantzan egiteko eskatu zion ehunzangoari.

TIRA KAMILA ESPABILA!
Kamilak denbora asko behar zuen edozer egiteko. Presaka ibili behar izaten zuen beti: espabilatu behar jaikitzeko, espabilatu gosaltzeko, espabilatu eskolara garaiz iristeko…
Comentarios