top of page

Sinbad deitzen zidan (gomendioa) 10 urtetik aurrera.

  • Writer: Larrabetzuko Liburutegia
    Larrabetzuko Liburutegia
  • May 18, 2020
  • 1 min read

Aitonak gauza arraroak egiten ditu. Dena ahazten du. Mundu guztiari aldatzen dio izena, baita 10 urteko bere biloba Paulori ere, Sinbad deitzen baitio, ipuin zaharreko marinel haren izenaz.

Paulok borroka egingo du aitonaren gaixotasunaren aurka, jarrera ulerberaz, konplizitatez eta, batez ere, maitasun handiz. Gauzak itsusi jartzen direnean, Paulo izango da nola jokatu asmatuko duen bakarra, bere haur begiradaz helduek baino haratago ikusten baitu…

Paulo –edo Sinbad Marinela– da aitona ulertzen duen bakarra, eta aitonaren gaixotasunaren aurka borrokatuko da, baina baita ere helduen aurka, eta batez ere berekoikeriaren aurka.




Comments


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page