top of page

Txano eta Oscar anaien abenturak "Harri Berdea" (Gomendioa)

  • Larrabetzuko Liburutegia
  • Apr 21, 2020
  • 1 min read


Kaixo!Txanodut izena, eta anaia biki bat dut:Oscar.

Ikusi al duzu inoiz meteorito bat zerutik erortzen? Ba, guk bai…

Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!

Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen.

Baita aurkitu ere! Harri berde bitxi bat zen.

Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza.

Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?

Comments


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page