top of page

Txomintxo eta Perutxo bilduma (Gomendioa)

  • Larrabetzuko Liburutegia
  • May 7, 2020
  • 1 min read

Amaren sabeletik dabiltza elkarrekin Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak, jolas eta bihurrikeria artean beti. Haien abentura zenbait kontatu dizkigute liburu honetan: jaio zirenean nolako komeriak gertatu ziren, eskolako jantokian atsegin ez duten janaria dagoenean zer egiten duten, aitak kotxea aldatu nahi izan zuenean gertatu zirenak, itsasontzian arrantzara egun-pasa joan zirenekoak, amama Eugeniaren baserriko ganbaran aurkitu zutena… Sartu liburuan, eta zuk ere barre eta jolas egingo duzu biki pare honekin.


Txomintxo eta Perutxo haur bihurrien beste abentura bat; oraingoan, irakaslea falta dela eta, bien artean saiatuko dira Iosu ikaskideari fardela aldatzen. Lehen aldia dute horrelako zeregin batean, baina ez dago ezer gure mutikoak beldurtuko

dituenik. Eta gero gerokoak.









Perutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.












Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak etxean bakarrik daudela konturatu dira, goizean esnatu direnean. Eta sekulako egonezina sartu zaie. Dena den, dagoeneko mutil handiak direla sinetsita daude, eta euren kabuz konpontzen saiatuko dira.

Commentaires


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page