top of page

Zirkua (Gomendioa) 5-8urte

  • Larrabetzuko Liburutegia
  • May 28, 2020
  • 1 min read

Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura. Liburu honek esna amets egiteko aukera ematen du...

Pertsonaia nagusiek –amona eta iloba– abentura zoragarri bat hasiko dute, eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da. Liburuak haurrentzako mundu erakargarrira garamatza: zirkuaren mundu magikora. Amets bat beste amets baten barrenean, eta nahasian aterako dira malabaristak eta pailazoak eta elefanteak lainoz eginak, eta hezur-haragizko ikusleak. Amets betea, une batez amets gaizto ere bihurtuko dena...

ความคิดเห็น


©2020 por Larrabetzuko liburutegia. Creada con Wix.com

bottom of page